2008.urtean Euskal Herriko Bilgune Feministak "Hezkidetza Gida" kaleratu zuen parekidetasunaren bidean lanean diharduten hezitzaile zein norbanakoentzat. Honen helburu nagusia, hezkidetza errealitatea izatea da eta horretarako hezkuntza-komunitateetan eztabaidak eta adostasunak lortzea.
Oraingoan, gida bat aurkezten digute, non unitate didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan hartu beharreko elementuak azaltzen diren. Elementu bakoitzean, gainera, zenbait galderei buruzko hausnarketa eta proposamenak egiten dituzte.
Hurrengo power pointean Madotxuk slideshare-n publikatutako Hezkuntza Gidaren aurkezpentxo bat dugu, baina interesa baldin baduzue gida erostea gomendatzen dizuet.