16 may 2011

EMAKUMEAK SOLASEAN DOKUMENTALA


Ibaizabal telebistaren web orrialdetik ateratako dokumental interesgarri honetan, gerra ostetik gaur egun arte emakume egoerak izandako aldaketak entzungai ditugu. Horretarako, adin eta garai ezberdinetako emakumeak ikusi ahal ditugu, euren esperientziak eta euren iritzi feministak azalduz.
Hezkidetzarekin zuzenean loturik ez dagoela irduitu arren, historia osoan zehar zapaldua izan den emakumearen egoeren berri izatea ezinbestekoa ikusten dut, jakiteko zer nahi dugun eta zer ez, eta hezkuntza hezkidetzaileak ezbairik gabeko garrantzia duela argi ikusteko

10 may 2011

Euli Fiririren festa: ipuin animatua

Hona hemen taldean sortu dugun multimedia ipuina.
Eduki ahal izan ditugun oztopo guztiak gainditu ondoren eta lan handia egin ondoren hauxe da emaitza. Horretarako Euli Firiren Festa izeneko ipuinaz baliatu gara eta bertako irudiak eskaneatu ditugu lehenik eta behin. Gero, animazioak sartzen ahalegindu gara eta gure ahotsen erregistro ezberdinak erabili ditugu istorioa kontatzeko. Azkenik, moviemaker erabiliz dena bideo bihurtu dugu eta youtube-ra igo dugu. Honekin guztiarekin, hemen daukazue lortutakoa.
Zuen gustukoa izatea espero dugu! Eta ez ahaztu gure etorkizunean erabiltzeko dela!


1 abr 2011

Webquest: emakumeen arrastoari jarraituz...

Webquest honek, historian zehar zenbait emakumeak egindako lanaren berri ematea du helburu.Gai hau hezkuntzan lantzeko propsamen didaktikoak egiten ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergorako edozein mailatan lantzeko hain zuzen. Emakume asmatzaileak, idazleak, artistak eta esploratzaileak ezagutzeko aukera dugu bertan eta gure ikasleei ezagutarazteko beharrezkoa den material guztia (jarduerak, ebaluazioa, gida didaktikoa...) ere lor dezakegu webquest honetan.


Nire ustez, ikasleekin lantzeko oso gai polita eta interesgarria da , baina batez ere beharrezkoa dela uste dut. Emakumeek historian zehar egindakoa ez badugu kontatzen, egiaren parte bat ezkutatzen ari gara eta beraz, gezurra den historia irakasten ari gara. Horregatik, webquest honi begirada bat botatzea merezi du eta horrela gai hau lantzeko posibilitate bat aztertuko dugu, gure unean uneko beharirzanetara moldatzeko aukera dagoela ahaztu barik.

31 mar 2011

Rosa Caramelo, entzuteko ipuina

Nire gaiarekin lotutako webquest baten bila nengoela, ipuin honekin topo egin nuen eta entzun ostean izugarri gustatu zitzaidan. Horregatik, Goear-en harpidetu naiz eta ipuinaren narrazioa grabatu dut bertara igotzeko. Orain, hemen daukazue entzuteko aukera benetan merezi du eta. Adela Turin ikertzaile italiarrak bere webquestean jarritako ipuin hau edozein umeri kontatzea litztaeke helburua beraz, gustuko baduzue,zabal ezazue!




29 mar 2011

Hezkidetzarekin eralzionatutako bideoak

Hemen gure gaiarekin erlazionatutako bideoak ikusgai jarri dizkizuet. Horretarako Embedr-en harpidetu naiz eta youtubetik zenbait bideo hautatu ditut hemen eskegitzeko.
Hezkidetzaren aldeko ekimenak, hezkidetzaren zergatia, maskulinismoa, marrazki bizidunen baloreak eta ipuin hezkidetzaileen garrantzia azaltzen duten bideoak dira, beraz denetarik apur bat. Dena den, esan beharra dago sarean gai honekin erlazionatutako bideo gutxi topatu dudala, hori dela eta, aukera gutxi eduki ditut.

28 mar 2011

Hezkidetza lantzeko olerkien argazkiak



Picassa-n egindako album txiki honetan, haurrekin parekidetasuna lantzeko olerkiak ipini ditut. Tartean egoera hezkidetzaile batzuen marrazkiak ere sartu ditut. Uste dut interesgarria izan daitekela, gutxitan lantzen delako gai hau eta are gutxiago olerki polit batzuen bidez

DISNEY-KO PRINTZESA EDERRAK...

Twitpic-en eljueves-ek eskegitako irudi honetan Disney-ko printzesa tradizionalak ikus ditzakegu. Nork ez ditu hauen ipuinak irakurri, edota haien filmak ikusi? Gainera, gaur egun orainidik ere gure umeei jartzen dizkiegu horrelako filmak, jakin arren berriak eta askoz hobeak egon badaudela. Badirudi tradizioarekin apurtzea kosta egiten zaigula, jakin arren transmititzen diren baloreak egokienak ez direla, edo... agian ez dakigu? Horrela bada, irakurri irudi honetan printzesa bakoitzak transmititzen duen mezuaren zati bat eta gero pentsatu zer-nolako filmak jarri nahi dizkiogun gure haurreei eta batez ere zer nolako baloreak helarazi nahi dizkiegu
Los valores que se aprenden de las princesas Disney: on Twitpic

HIZTEGI HEZKIDETZAILEA

Hona hemen martinana-k slideshare-n topatu dudan hiztegi hezkidetzailea. Bertan, zenbait kontzeptuen definizioa irakur dezakegu. Hona ekartzea erabaki dut, askotan zenbait hitz erabiltzen ditugulako benetan euren esanahia zein den jakin barik, bakarrik hitz ponposoak direlako. Hau saihesteko, gure ideiak argitzeko eta gure jakinduria aberasteko irakurtzea merezi duela uste dut. Eta batez ere, irakurritako kontzeptuak jendartean zabaltzeko, hezkidetzaren gaian ezjakintasuna nagusi baita.

22 mar 2011

EMARAUN, aldizkari feminista


Emaraun Bilgune Feministak hilero argitaratzen duen aldizkaria. Bertan feminismoarekin erlazionatutako edukiak aurki ditzakegu, mota anitzekoak direnak: artea, egindako ekimenak, lan mundua, hezkuntza, iritziak... Honekin batera intereseko hausnarketa ere irakurtzeko aukera eskaintzen digu,dena formato berritzaile, txukun baina xume batean, irakurmena errazten duena eta albistea bera deigarria egiten duena.
Bertan aurkezten dudana atekabeltzek Issu-n argitaratutako otsaileko alea da eta bertan, 4 eta 5.orrialdetan hain zuzen, hezkidetza eta honen garrantziari buruzko artikulu interesgarria aurkitu dut. Hori dela eta, ale hau eta ez beste bat ekartzea erabaki dut. Dena den, edozein alea irakurtzea aberasgarria izango da feminismoaren munudra hurbilpen txikia egiteko era entretenigarriaren bitartez eta euskaraz.

21 mar 2011

Euskal Curriculuma eta hezkidetza

Curriculumak kulturaren transmisioan erabateko garrantzia duela uka ezina da, hortaz euskal kultura eta euskara errespetatuko duen curriculuma izatea ezinbestekoa ikusten dut Euskal Herrian bizi garen heinean.
Gaur egun, curriculumaren edukinen %55a Madriletik datorrela jakinda, esan dezakegu gaur egun ez dagoela euskalduna izatean helburu duen curriculumik. Horregatik, euskal hezkuntza sistema nazionalaren eraikuntzara eramango gaituen EUSKAL Curriculuma praktikan jartzea litzateke egokiena.


Eta curriculum hau existitzen da, gaur egun oriandik praktikan jartzen ez den arren. Beraz, hezkidetzari buruz zer dioen jakitea beharrezkoa ikusten dut, batez ere euskal hezkuntza batean sinisten dugunontzat. Horretarako, egizu clik hemen hezkidetzaren gaiari buruz euskal curriculumak zer esaten duen jakiteko.

18 mar 2011

TUTORIALA: NOLA EGIN LOTURA BAT?



Hona hemen, gure tutoriala (youtube-n ere aurkitu ahal duzuena).Bertan, blog batean lotura bat egiteko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dizkizuegu. Beraz, hori egiteko zalntzaren bat edukiz gero, jo ezazue tutorial honetara eta di-da batean argituko duzue.
Tutoriala loturei buruz egitea erabaki dugu, blog bat osatzerakoan oso tresna erbilgarria delako eta gainera, ematen duen baino askoz errazagoa. Bestela, sakatu play eta ikusiko duzue...

17 mar 2011

BENETAKO MARI ERRAUSKINENTZAT...

Haurrentzako ipuina ez bada ere, osos gomendagarria da emakume ororentzat, baita gizonentzat ere baina beste neurri batean. Denok ezagutzen dugun Mari Errauskiren ipuinaren bertsio erreala da, benetako pertsonaiekin eta benetako argumentuarekin.
Nuria Lopez eta Myriam Cameros-ek egindako ikasbidez betetako ipuin hau, zabaldu beharrekoa da eta gure umeen artean ere, hori bai adinera egokitua.
Emakumeok gure buruaren jabe izan behar gara, eta gure bizitza guk hartutako erabakien araberakoa izan behar da, ez beste inork gure ordez hartzea. Mezu hau sinistu eta bizi behar dugu eta gure umeei ere helarazi behar diegu, beraiek ere askatasunean bizizten saiatzeko.

IES SUEL IKASTETXEKO BLOG ERABILGARRIA

Hona hemen sarean dagoen beste blog interesgarri bat, hori bai erderaz dago. Eraikitze prozesuan dagoen bloga da eta Ies Suel ikastetxekoek sortutako da. Bertan ikastetxean egiten dutenaren berri ematen dute, hezkidetzarekin erlaizionatutakoa noski.


Blog honetan, gainera, Ies Suel-eko web orraildearekin lotura egiten dute eta bertan hezkidetzaren atalarekin. Azkenengo honetan, edozein irakasgai hezkidetzaren bidez lantzeko beharrezko den material guztia eskaintzan digute, baita gaia bera orokorrean landu ahal izateko.
Denbora eukiz gero, begirada bat botatzea merezi du.

16 mar 2011

JOLASEN SEXISMOA, BLOG INTERESGARRI BAT


Sarean hezkidetzaren gaiarekin lotutako blog hau aurkitu dut eta hona ekartzea erabaki dut nahiko interesgarria da eta. Bertan, eskolan zein famialian zelan landu hezkidetza irakurri dezakegu eta gainera gizartean gaur egun, zer nolako diskriminazioak egiten diren eta horiek zelan sahiestu ere azaltzen da. Honekin batera, zenbait egoeren atzean dagoen sexismoa azaltzen da eta generoa eta hezkuntzari buruzko hausnarketak ere topa ditzakegu.

15 mar 2011

EMAKUMEA GIZAKIA DA!!

Hona hemen Negu Gorriak eginiko aspaldiko kanta. Gure gaiarekin bat datorren abestia denez, hemen jartzea erabaki dut, artikulu bat eta hurrengoaren artean gorputza eta burua mugitu dezagun.
Honen letra guztion dakizkigun egiez osatuta dago, baina oraindik ere badirudi sarritan zenbaitei gogorarazi behar dizkiegula.Eta horretarako abesti batez baliatzea ideia ona dela ezin uka daiteke!


Iturria:Ainhoa17-k Goear-era igotako abestia


SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU Begira, neskak baditu ikasketak Zuzendu lezake multinazional bat Begira, egun irakaslea da Berak irakasten dizu etorkizuna Begira, egun erizaina da Berak zainduko digu geure bizitza Begira, egun militantea da Arazoak badira dago barrikadan Maite zaituztet emakumeak Gizona baino argiagoak dira Maite zaituztet emakumeak Gizona baino argiagoak dira SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA Bakarrik nahi sexu jolasentzat Ez dizu zuri gehiegi axola Emakumea azala, hezurrak Haragi puxka baino gehiago da Gizonezko batzuk emakumea Desiratzen dutela egia da Baina guzti horiek gauza bakarra Daukate beraien buruetan Ez da ezer gertatzen SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA Aizue prest zaudete? Oh bai! Aizue prest zaudete? Oh bai! Aizue prest zaudete? Oh bai! Reggae maite duzue? Oh bai! SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA EMAKUMEA GIZAKIA DA (2) GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU (2)

13 mar 2011

IPUIN ZAHARRAK, AMAIERA EZBERDINAK

Sernamrica-k youtuben aurkeztutako bideo honetan, Mari Errauskin eta Loti Ederraren ipuinen amaiera ezberdin bat ikus dezakegu.
Dakigunez, ipuin tradizionaletan emakumearen papera bi motatakoa izan da: maltzurra den sorgina edo printzepearen beharra daukan printzesa ahula. Eskema horrekin apurtu beharra dugu, eta horretarako ipuin berriak asmatu behar ditugu eta hauek gure umeei kontatu. Edo beste aukera bat dena, ipuin tradizionalak moldatu errealitatera egokituz. Hurrengo bideoan bigarren aukera hau hartu dute, ikusi eta hausnartu ezazue!

15 feb 2011

HEZKIDETZA GIDA

2008.urtean Euskal Herriko Bilgune Feministak  "Hezkidetza Gida" kaleratu zuen parekidetasunaren bidean lanean diharduten hezitzaile zein norbanakoentzat. Honen helburu nagusia, hezkidetza errealitatea izatea da eta horretarako hezkuntza-komunitateetan eztabaidak eta adostasunak lortzea.

Oraingoan, gida bat aurkezten digute, non unitate didaktiko bat egitean hezkidetzaren ikuspuntutik kontuan hartu beharreko elementuak azaltzen diren. Elementu bakoitzean, gainera, zenbait galderei buruzko hausnarketa eta proposamenak egiten dituzte.

Hurrengo power pointean Madotxuk slideshare-n publikatutako Hezkuntza Gidaren aurkezpentxo bat dugu, baina interesa baldin baduzue gida erostea gomendatzen dizuet.

8 feb 2011

BAINA, HEZKIDETZA ZER DA?

Gaur egun, emakume eta gizonen arteko berdintasunari gero eta garrantzia handiagoa ematen omen zaio eta gero eta aldaketa gehiago egiten ari dira hori lortzeko, baina zer da hezkuntzam gertatzen ari dena? Zeozer aldatzen ari da edo betiko eredu tradizionalekin segitzen dugu? Ez genuke hezkuntzatik hasi behar ezinbestekoa den helburua lortzeko? Eta zer aldatu? eta nola? Galdera hauei guztiei erantzuten saiatuko naiz blog honetan edo behintzat beharrezkoa den hezkidetzara hurbilpen txiki bat egingo dut.
Baina ezer baino lehen, hezkidetza zer den jakin beharko dugu, beraz egizu clik hurrengo lotura honetan definizioa irakurtzeko:
zer da hezkidetza?